MUGALUR

Mugaldetik lurraldera


MUGALUR Ipar eta Hego Euskal Herriaren arteko mugaldeetan bizi den jendearen bizipenak eta gogoetak azaleratzeko sortu zen proiektua da, 2023an hasi zena. Mugaren bi aldeetako biztanleak, ikerleak eta artista-sortzaileen arteko solasa eragiteko espazioak proposatzen ditu beti ere muga ardatz hartuta.

Bizipenen mapa tailerrak, erakusketak, soinu grabaketa tailerrak, mintegiak, kongresuak, ikerketa egonaldi artistikoak... antolatuz, hainbat esperimetazio eramaten ditu mugako bizi anitzak kontatzen eta galdezkatzen saiatzeko.

Zer da muga? Zertan baldintzatzen du gure bizia? Zer egiten diogu mugari? Zein dira gure mugak? Noiz bizitzen ote ditugu mugak? Nolakoak? Nolakoak liratezke amestutako mugak?

Espazio horietan lekukotasunak partekatuz, solastuz, dudatuz, galderak pausatuz eta amestuz, parte-hartzaileak sortzera ausartzen dira eta taldean mugaren iruditegi desiragarriagoak jorratzeko euskarriak ekoizten dituzte etengabe muga desberdinak gaindituz (hizkuntzarenak, sozialak, lurralde mailakoak, pertsonalak etabar).

Webgune honetan hiru urtez Mugalur abenturaren baitan sortutako euskarri desberdinak ezagutzeko parada izanen duzu.

Ongi etorri eta murgiltze on mugaldeetan!


Mugalur Ipar Euskal Herriko Garapen Kontseiluak eramaten du, Nafarroako Cederna-Garalur elkartea eta Euskal Herriko Unibertsitatearekin batera.
2025etik aitzina, ikuspegi artistikoa proiektuaren mamian txertatzeko Asier Gogortza argazkilariarekin lankidetza bat egin da.
2023tik 2026ra NAEN euroeskualdearen diru-laguntza jaso du.



Proiektuaren bidea

2023ko azarotik 2026ko abendura, pausoz pauso proiektuaren bidea ezagutu.


Zer aurkituko duzu hemen?


Bizipenen mapa tailerrak -- Mugako zazpi herrietan antolatutako tailerren xehetasunak, sortutako euskarriak eta liburuxkak ezagutzeko aukera.

Mugaldeko mapa -- Mapa sorkuntza bat: bere prozesua ezagutzeko eta afitxa eskatzeko aukera.

Kazeta -- MUGALUR kazeta ezagutzeko eta eskatzeko aukera.

Podcasta -- 2025eko soinu grabaketa tailerren xehetasunak eta podcasta entzuteko aukerak.

Kongresua -- «Muga jan edo elikatu?» kongresuaren edukietara sarbidea: liburua eta bideoak.

Joko animazioa -- Joko animazioa ezagutu eta saio bat antolatzeko eskaera orria.

Euskal Herriko mugak postal bilduma -- Euskal Herriko mugak postalak argazki proiektua ezagutzeko aukera.

Erakusketa -- Mugalur erakusketa mugaldean barna: nun eta zer ikusi?

Egitaraua -- Datozen ekitaldiak.



MUGALUR sorkuntzak eskuratu


Kazeta paperean edo mugaldeko maparen afitxa: proiektuaren sorkuntzak gure HelloAsso dendan aurkituko dituzu.

Besteak eskuragarri dira beren orrian:
"Muga jan edo elikatu?" liburua.



Kontaktua: info@mugalur.eus